Nor gara
.
2017tik aurrera Araban danZálava Dantza eta Mugimendu Jaialdia ospatzen da. Zuriñe Benaventek eta Ignacio Monterrubiok zuzentzen dute proiektu hau Eusko Jaurlaritzaren, Gasteizko Udalaren, Arabako Foru Aldundiaren eta Vital Fundazioaren babesarekin, lurraldeko hainbat elkarte eta erakunderen lankidetzarekin batera.
Urtean zehar, denbora errealeko konposizioaren, inprobisazioaren eta mugimenduaren ikerketaren inguruko tailerrak, performanceak, jendaurreko sentsibilizazio erakusketak eta sorkuntza laborategiak egiten dira, Gasteizko Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoan eta Otazako Garaion Sorgingunean (Araba).
Meg Stuart, Mark Tompkins, Katie Duck, Vera Mantero, Mónica Valenciano, María Muñoz, Txubio Fernández de Jáuregui, Idoia Zabaleta, Julyen Hamilton, Florence Augendre, Jeremy Wade, Mala Kline, Guillermo Weickert, Oscar Gómez Mata, María Cabeza de Vaca, Amalia Fernández, Daniel Abreu, Mónica García, Victoria P. Miranda, Philipp Gehmacher, Iñaki Azpillaga, Thomas Hauert, Federica Porello, Agostina D´alessandro, Tania Arias Winogradow, Marta Izquierdo edo Zuriñe Benavente bezalako artistak aritu dira jaialdian
.